XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zazpi urtez Euskalerrian egon zen deabrua eta etzuen ikasi al izan ez eta bai baizik.

Eta hek Baionako Santi Espirituko zubia igaraitean ahantzi zituen (2) R.M. Azkue, Euskalerriaren Yakintza, 1. liburukia, 1935, 359-360. orr.

Horietan berezia genuen George Borrow (1803-1881), The Bible in Spain liburuaren egilea.

Zeinek noizbait izan zuen morroi euskalduna.

Bere esanetan, euskaldun herria kantari gehiago da poeta baino.

Hala ere, zirrara eragin zion kopla zahar baten bertsoa argitaratu zuen bere liburu hortan.

Non irakur daitekeen:

Itsasoa urak andi,
Eztu ondorik ageri
Pasako nintzake ni andik
Maitea ikusteagatik

(3) J. San Martin, Euskal poesia arrotzen ikuspegiz, Hondarribia, 45. zenb., 1991. .

Gainera, berri jakingarri ainitz biltzen du, XXXVII. kapitulua euskarari eskainia denez gero.

Borrow-ek, 1838. unean San Lukasen ebangelioa argitara eman zuen Madriden Juan Jose Vicente Oteiza albiztuar medikuak itzulia.

Baina orain noan gaur interesatzen zaigunaren harira, ingles harek, arestian aipatutako liburuan, besteak beste, honako iritzi hau eman zuen euskarari buruz: Hain handiak dira eta hainbesteko aldiak gainerako hizkuntzetatik, oso bitxia da zertxobait mintzatzen den arrotza aurkitzea, espainolek neke izugarrizkotzat jotzen dute gainditzea, esaeratzat dutenez, Satan zazpi urtez bizitu zela Bizkaian, eta aldebeharra izan zuela zeren ezin omen zien ulertu bizkaitarrei eta haiek ere ez berari.

Zerk sor arazi zuen mito hori?

Satanas eta deabru gaizkileek ikasi ezinezko hizkuntza gurea; euskaldunok garbi gordetzeko aukerakoa, noski.

Baina, era berean, aldezaurretiko iritzi honek erdaldunak euskalduntzetik uxatzen ditu.

Irizpide hori ez da harritzekoa, oraindik orain ere Real Academia Española-ren Diccionario de la Lengua Española-k gure hizkuntzaren adierazpenez, bigarren adiera edo esan nahitzat honela dionetik, Vascuence hitzean: lo que está tan confuso y obscuro que no se puede entender, jartzen bait du.

Zentzugabea ez ezik lotsagarria deritzagu.

Hori irakurtzeaz euskaldunok ahalke eta gainerako edonork esan lezake, gaztelera jakinaz gero gainerako hizkuntza guziak errazak direla, euskara ezik.